GORPUTZA ASKATUZ!
guk zainduko zaitugu
Lasa osteopatia eta fisioterapia, bezeroen osasuna bermatzea xedetzat dugun kideok osatutako talde multidisziplinarra da.
Profesionaltasuna eta gertutasuna ditugu bereizgarri Lasan eta pasioz jorratzen ditugu adar guztiak; osteopatiatik hasi, fisioterapian murgildu eta pilates zein nutrizio zerbitzuak eskaintzeraino.
pasioak bultzatuta
sortutako lan taldea
Iñigo Lasa Osteopatia zentrua 2009an jarri genuen martxan. Iñigo Lasak Ingalaterran burututako ikasketak amaitu bezain pronto herrira itzuli eta bere konltsulta propioa ireki baitzuen.
LASA zentruko baloreak eta filosofia
Osteopatia ingelesa da Lasa zentrua berezi egiten duen ezaugarrietako bat, era holistikotik baloratzen baititugu min mota, lesio eta molestia guztiak.
Sesio berean fusionatzen ditugu osteopatia eta fisioterapiak dituzten ikusputuak. Horri teknologia berriak gehituz emaitza hobeak lortzeko.
Gure helburu nagusia lesioaren sustraira iristea da, horrela, diagnostiko egokia burutzeko. Horri esker menperatzen ditugun teknika ezberdinak erabiliz soluzioak bilatzea baita gure lan egiteko modua.